Araitz

Gabonak baino lehenago Urdulizen bizi den Araitz izeneko neskatxoaren aldeko tapoi bilketa kanpaina hasi ginen egiten. Araitzek urte bat baino ez du baina meningitis erasoaren ondorioz garuneko paralisia pairatzen du. Gurasoek berarekin ia denbora guztia pasatu behar dute, eta laguntza ekonomikoa behar dute. Oso ekintza erraza da tapoiak biltzea eta tonelada tapoi bakoitzeko 200 euro jasotzen du. Beraz, animo eta etxean dauzkazun tapoiak gure lokalera ekarri eta han dagoen ontzia gainezka utzi!