BBT denbora bankua inauguratu du

BBT denbora bankua inauguratu du

Pasa den ostiralean, azaroaren 10ean, Alexander eta Belenek Denbora bankuaren aurkezpena egin zuten BBTren lokalean, behingoan Uribe Butroi eskualdean denbora bankua martxan jarriz.

“Denbora bankuarekin bilatzen duguna da, gure eskualdeko erabiltzaileek aldaketa pertsonal eta soziala egin dezaten, guztion ongizatea helburu. Zerbitzu trukaketarekin eragiten diren erlazioak ekonomikoki interes gabeak dira, eta horregatik kooperazioa, errespetua, konfidantza, gertutasuna eta solidarioak diren erlazio sozialak bultzatzen dira, behar izanak asetzeko berdintasuna sortuz.”

Aurkezpenean, denbora bankuan nola parte hartu azaldu zen, bai eta zerbitzu trukaketarako erabiliko den Timeroverflow software libreko programaren funtzionamendua ikusi.

Proiektuaren aurkezpenean BBTko dendan erosi ahal diren produktuekin egindako meriendatxoaz disfrutatu ahal izan zuten bertaratutakoek.

Denbora bankuan parte hartu nahi baduzu, eskaria bete dezakezu eta Alex edo Belén zurekin kontaktuan jarriko dira alternatiba sozial eta ekonomiko interesgarri honetako partaide izan zaitezen.