Fruizko Tximeletentzako Oasia

Badirudi eskualdeko hainbat udalek onartu du Zerynthia Elkartearen Tximeletentzako Oasia proposamena egitea, eta Fruizen kasua BBTk udalari lagunduko dio. Gainera, Fruizko udalak erabaki du ekintza hau aurkeztea Ondarearen Europako Jardunaldietan. Aurtengo lema Paisaia Bizia da, honela aukera ematen digu erakusteko zer egin daitekeen  gure ingurua era jasangarrian kudeatzeko.

Lehenik eta behin belar gune batean belarra moztu dugu bidexkak egiteko gainontzekoa, hazten utziko dugu, bioaniztasuna bultzatzeko, umeentzat ere jolasteko labirinto moduko bat sortuko dugu. Gero, herritarrekin ikusi behar dugu espazio hau nola kudeatu jendearentzat eta naturarentzat. Gero oasia erraldoi bat egin dugu, herritar askoren laguntzarekin. Oso ekintza polita izan da, eta bereziki umeak oso pozik egon dira lorak landatzen. Eguraldi ona lagundurik, nahiz eta momentu batean euri zaparrada bat bota zuen, adin ezberdineko jende askok parte hartu du. Pena bakarra izan da, uztailean egin beharrean, lehenago egitea apirilean alegia.

Irailean bilera bat egingo dugu nun herritarrei sakonago azalduko zaien Ondarearen Europako Jardunaldiak zertan datzan. Urriaren 7an ibilaldi bat egingo dugu Fruiztik zehar, ibilbidean aprobetxatuko dugu herritarrei ohartarazteko zer berezitasun eskaintzen duen Fruizko paisaiak naturarentzat. Honela, azalpenekin batera, bakoitzak  bere ekarpen xumeari esker bioaniztasunari zelan eragin dezakeen ikasteko.

Beraz, denoi gonbidapena luzatzen dizuegu ere urriaren 7an Fruizera etortzeko. Ziurrenik ibilaldi polita eta pedagogikoa izango da !. Ikasi nahi? Animatu !!  Ikusi arte!!!!