Munduko Arrozak

Maiatzaren 13an Mungiako Munduko Arrozen bigarren edizioa ospatu zen Torrebillela parkean. Txispeleta Eskaut taldeak antolatu zuen lehenengo jaialdia, baina aurten antolaketa konpartitzea erabaki dute, eta horretan ibili gara Gazte Asanblada, Senegaldar, Kolonbiako eta Ipar Afrikako komunitateen ordezkariak eta gu geu BBT.

Eguraldi bikaina eta giro ezin hobean ospatu genuen. Talde guztiek tailerrak eskaini zituzten, eta noski denok BBTk emandako Euskal Herriko arroza ekologikoa erabili dugu bazkaria egiteko. Oso polita izan da hainbeste kultura ezberdin elkarrekin eguna ospatzea.

Jaiaren hasieran Mungiako alkateak BBTk eta Mungiako Udalak antolatutako Lonja Jasangarrien Bideo Lehiaketako irabazleei saria eskaini zien. Hemen ikusten denez, merezitako irabazleak izan dira! Zorionak zuei!!!

Hemen argazki guztiak 🙂