Ondarearen Europako Jardunaldiak Bakion

Ondarearen Europako Jardunaldiak Bakion

Bakio Udalarekin batera, BBTk lagundu zuen bi irteera antolatzen kostaldeko lautada eta inguruko paisaia ezagutzeko, bata euskaraz eta bestea erdaraz.

Bi egunetan eguraldi ederra egin zuen. Ibilbidean zehar Joxean Isasi izan da gure gida, eta gure koordinazioko kideek Ana Lopezek eta David Henderson-ek ere parte hartu zuten azaltzeko Zerynthia Elkartearen Tximeleta Oasia egitasmoa eta azpimarratzeko loreen garrantzia polinatzaileentzat. Kostaldeko lautadan izandako aldaketak azaldu eta gero, Anaren baratzera abiatu gara. Oraindik erle eta tximeleta bezalako polinatzaileentzat ongarriak diren lore eta sendabelar asko ikus zitezkeen nahiz eta urriaren erdian egon, eta benetako  itxura ederra zeukan lorategiak.

Anak urteak daramatza bere baratza ekologikoa hobetzen., eta inoiz baino konbentzituago dago baratza guztiek tximeleta eta erle bezalako polinatzaileentzat basaloreak izan beharko lituzketela. Zerynthia elkarteak bat egiten du honekin; izan ere, beraien ustez, berdin da zein tamaina daukan zure baratzak. Beti utz daiteke espazioa bertako basaloreentzat, balkoia ere baliagarria izan daiteke!

Gure hurrengo geralekua izan da Ormaza jauregia. Bertako jabeek, Ana Soloagak eta bere izebak gonbidatu gaituzte etxeko baratzaren itzulia egitera. Bere garaian itzelezko baratzak izan ziren, baina Anak gogoratu digu hain handi izateak bere mantenua zaildu egiten duela. Natura, aldiz, ez zen kexatzen, ezta baratzetik atera zen gabiraia!  Bigarren bisitan ikusi ahal izan genituen ziurrenik bere biktima izan den birigarro baten lumak.

Jauregi honen parean badira zenbait larre, eta Joxeanek azaldu digu zein diren larre baten funtzioak. Bestalde, erakutsi digu zein diren lorerik tipikoenak hemengo landazabaletan, tartean, hirusta zuria eta gorria, galkideak, borzaina, txingila, mandabelarra eta txikoria.  Gehienak oraindik ikus zitezkeen, eta beheei ematen zaizkien mantenugai onak. (Bisitaren ordena aldatu du bigarren irteeran, larrea ikusi dugu jauregira joan aurretik). Bigarren irteeran Aintzane, lur jabearen alaba batek azaldu digu nola bere aita baliatu zen arbasoen jakinduriaz baserria aurrera eramateko.

Irteera ezin genuen amaitu eukalipto monolaborantza landaketen ingurumen inpaktua aipatu gabe. Sinestea ere Foru Aldundia bezalako instituzioek horrelako monokultiboak sostengatzea bertako zuhaitzen landatzearen aldeko apustua egin ordez! Esan beharra dago, BBTk, beste hainbat talde ekologistekin batera, Kolore Guztietako Basoak-en proposamena babesten duela eta laster honen berri izango duzue.

Tximeletei dagokienez, gehiago ikusi ditugu lehenengo egunean, bigarren egunean nahiko haizetsua izan zenez eta gaitza izan da tximeletak ikustea. Hala ere, bi egunetan hauexek dira ikusi ditugunak: Kanela urdin isats luzeak, atalantak, makuladak (espezierik arruntena), geranioen daratuluak, ninfa arruntaren pare bat, eguariko pauma bat, kolia arruntak,  urdin koloretako espeziaren bat (iratxo isatsdunak agian), aza-tximeleta txikiak, kobredun txiki bat eta pare bat aza-tximeleta zuri berdexkak. Basaloreei dagokienez asko ikus zitezkeen, baita ere loretan zegoen San Jose lora, noiz eta urrian!!

Azkenik, ez dago hamaiketako eder batekin ondo amaitzen ez den ibilaldi bat eta BBT-k ekarri ditu gure bazkideek eros ditzaketen zenbait produktu. Horrez gain, beti portzelanazko platerak eta beirazko edalontziak ekarri ditugu, hamaiketakoa ahalik eta jasangarria izan dadin.  Gainera, esan behar dago BBT-k iaz 160 platera eta 80 edalontziak erosi zituen, eta edonork eska ditzake herri bazkari jasangarri egiteko. Eta noski ez da Bakion jaterik ez bada hain ezaguna den bertako txakoliñe. Sarritan jendeak aipatzen du txakoliñe asko hobetu duela botikari esker. Egia da txakoliñe asko hobetu egin dela baina guk edan dugun Ados txakoliñe betiko txakoliñe izan da, hau da, pestizida gabekoa eta oso goxoa gainera!

Bakarrik geratzen da esker onak ematea ibilbide hauetan antolatzen lagundu duen eta parte hartu duen guztiari. Informazio gehiago nahi izanez gero edo galderaren bat izanez gero email bat bidali eta kitto. Gogoratu bariku honetan urriaren 20an paisai biziei buruzko mahai-ingurua antolatu dugu nun Lurgaia, Zerynthia, BBT eta udaleko ordezkariren bat presente egongo diren. Horrez gain, abenduaren 31an urtero ibilaldi bat egiten dugu Bakiotik Eneperi-ra ikusteko zenbat espezie loretan dauden. Espero dugu zu han ikustea!

P.D Ostiralean lagun arteko mahai inguru interesgarria izan dugu Lurgaiako Jon Hidalgo, Zerynthiako Ruth Escobés eta Yeray Monasterio, BBTko David Henderson eta Bakioko Hariako Aintzane eta Yolandaren parte hartzearekin. Eskerrik asko denoi!!

Argazki guztiak hemen 😉