Ongi etorri Gernika 2017

Ostiralean, apirilaren 29an,  Ongi Etorri Gernika 2017 ekimena zela eta, 50 lagun inguru Uribe Kostatik oinez etorri ziren eta 20:30ak aldera heldu ziren Mungira.

Ongi Etorri dantza polita eta gero ibiltariek guk prestatutako txokolate beroaz gozatu zuten, bidezko merkataritzako kakaoa eta Bizkaiganeko esne ekologikoarekin egina. Gaua amaitzeko Mugire txokora joan ginen gerla eta errefuxiatuen inguruko dokumental batzuk ikusteko.

Eskerrik asko ekimen honetan parte hartu zenuten guztioi.