Sortu da “Mungia: Bidezko Merkataritza Hiria” ekimena

Sortu da “Mungia: Bidezko Merkataritza Hiria” ekimena

“Bidezko Merkataritzako hiria da hiri bat zeinek bidezko merkataritzako produktuak hurbiltzen zaizkien biztanleei administrazio, denda, negozio eta sare sozialaren bidez.” (ciudad,justa.ideas.coop).

Asteartean, urriaren 17an, Mugire Txokoan, “Mungia: Bidezko Merkataritzako Hiria” ekimena aurkeztu genuen. BBTko kide den Eduardo Urturiren aurkezpena egin eta gero Asier Arcosek, EMAUSen izenean, bildutakoei azaldu zien zertan datzan Bidezko Merkataritzako Hiri izatea eta zein baldintza bete behar diren. Jarraian gure Koordinazio kide den Eukene Guarrotxenak azaldu zuen orain arte egindakoa Mungian baldintza hauek betetzeko, eta argi geratu zen ildo onetik goazela, nahiz eta lan asko dagoen oraindik egiteko.

Euskal Herrian badira sei Bidezko Merkataritzako Hiriak, eta gure asmoa da Mungia zazpigarrena izatea. Oraindik ez dakigu zenbat taldek sostengatuko duten ekimena baina dagoeneko elkarte batzuek beraien konpromisoa adierazi dute. Beste batzuek datorren asteetan erantzungo dute eta etorri ez ziren talde batzuek ere ekimen hau babestuko dute.

Beraz, “Mungia: Bidezko Merkataritzako Hiria” ekimena aurrera eramango duen talde iraunkorra laster hasiko da martxan. Egingo den lehenengo gauza, ekimena udaletxean aurkeztea izango da, eta espero dugu proposamena onartzea!!  Azkenean, esan beharra dago ekimen hau eskualde osoari zabaldu nahi diogula!