Tximeletentzako Oasia Ondarearen Europako Jardunaldiak

Tximeletentzako Oasia Ondarearen Europako Jardunaldiak

Irailaren 12an Fruizko Kultur Etxean Zerynthia elkartearen Tximeletentzako Oasia proiektuaren aurkezpena egin dugu. Oasia uztailean landatu genuen, eta nahiz eta oso handia ez izan bizirik dirau eta ez da gutxi. Ziurrenik hurrengo urtean oso ondo egongo da. Oro har biztanleak ondo ikusten dituzte gure ekimenak, baina askoz hobeto azaldu behar diegu herritarrei zergatik ez ditugun belarra eta baso loreak mozten. Hori dela eta, Udaleko ordezkariei eman dizkiegu gure Bioaniztasunaren Alde eta Tximeletak Nola Identifikatu kartelak herrian kokatzeko.

Bestalde, larunbatean Bilboko Itsas Museoan Ondarearen Europako Jardunaldietako aurkezpena ofiziala egin zen. Urrian zehar Bizkaian zehar aukera asko izango dira irteerak egiteko eta leku politak ezagutzeko. Bakion, aldiz, Butroi Bizirik Trantsizioan, Udalarekin batera, antolatzailea da. Bakion bi ekintza antolatu ditugu udalarekin batera. Eta ez ahaztu Fruizko irteera urriaren 7an 11:00etan izango dela. Udaletxetik abiatuko gara inguruko paraje ederrak ezagutzeko eta 14:00.

Hemen katalogoa CATÁLOGO JEP2017

Urriaren 14an eta 15ean bi irteera izango dira kostaldeko paisaia ezagutzeko. Bi egunetan hasiera Txakolingunean izango da 10:00etan eta 13:00etan amaituko da. Bestalde, urriaren 20an, 19:30ean mahai-ingurua antolatu dugu. Informazio gehiagorako eta erreserba egiteko  946193395era deitu lekuak mugatuak baitira.